XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) arratsalde batez hiriko beste muturrera joan zen lagun bat ikustera.

Lagun hura etxe tximiniadun batean bizi zen.

J.P. eta bere laguna garagardoa edaten eta berriketan egon ziren.

Disko batzuk entzun zituzten.

Orduan txirrinak jotzen du.

Laguna atera joaten da.

Hor dago neska gazte bat, tximini garbitzailea, bere trasteekin.

Kapela luzea darama buruan, zeinaren ikuskizunak zur eta lur utzi baitzuen J.P..

Esaten dio J.P.ren lagunari tximinia garbitzeko deitu diotela.

Lagunak sartzen uzten dio gurkera eginez.

Neskak ez dio inolako jaramonik egiten.

Estalki bat zabaltzen du behe-suaren gainean eta tresnak ateratzen ditu.

Galtza beltzak, alkandora beltza, oinetako eta galtzerdi beltzak daramatza soinean.

Dagoeneko kapela erantzi du, noski.

J.P.k dio neskari begiratzeak ia bere onetik atera zuela.

Bere lana egiten du, tximinia garbitzen du, J.P. eta bere lagunak diskoak entzun eta garagardoa edaten duten artean.

Baina neskari eta honek egiten duenari begira daude.

Aldian behin J.P. eta bere lagunak elkarri begiratu eta irribarre egiten dute, edo bestela begia kliskatu.

Bekainak altxatzen dituzte neskaren goialdea tximinian desagertzen denean.

Gainera ez zegoen batere gaizki, esan zuen J.P.k.

Lana bukatu zuenean trasteak estalkian bildu zituen.

J.P.ren lagunaren gurasoek egindako txekea hartu zuen.

Eta gero galdetzen dio lagunari ea musu eman nahi dion.

Zorte ona ekartzen omen du, esaten dio.

Gehiegi J.P.rentzat.

Lagunak begiak azpikoz gora jartzen ditu.

Pailazokeriaren bat gehiago egiten du.

Gero, ziur aski gorrituz, masailan musu ematen dio.

Une hartantxe J.P.k erabakia hartu zuen.

Garagardoa utzi zuen.

Sofatik altxatu zen.

Neskari hurbildu zitzaion atetik irtetera zihoanean.

Nik ere bai?, esan zion J.P.k.